Jaialdia

2010etik, Athletic Club Fundazioak Letrak eta Futbola izeneko jaialdi literario eta futbolaria antolatzen du. Fundazioko taldeak planteatutako hainbat gairi buruz hausnartzen duten kultura-ordezkarien arteko topaketek osatzen dute. Landutako gaiek zerikusia dute kulturaren, gizartearen eta kirolaren kontuekin, eta futbolak artearen munduan eta, bereziki, literaturaren munduan duen presentzia jorratzen dute.

Letrak eta Futbolak antolatutako hitzaldietan, eleberrigileek, poetek, kazetariek, zutabegileek, gidoilariek, musikariek, marrazkilariek, publizistek, zinemagileek, komikigileek, raperoek… parte hartzen dute, eta bizitzaz eta futbolaz hitz egiten dute beren obren ikuspegitik. Eztabaidatutako gaien artean, gonbidatuek sarritan partekatzen dituzte Athletic Cluben dimentsio sozial, kultural eta sentimentalari buruzko gogoetak. Mahai-inguruen amaieran, publikoak bat egiten du solasaldiarekin eta galderak egiten dizkie gonbidatuei.

Era berean, jaialdiak jardunaldi bereziak antolatu ditu argazki- eta literatura-lehiaketak antolatzeko edo prestakuntza-hitzaldiak, antzezlanak edo umorezko bakarrizketak egiteko. Horietan, futbola zubi izan da interes sozialeko gaiak jorratzeko, hala nola arrazismoa eta homofobia.

Azkenik, jaialdia egitearekin batera, irakurketa sustatzeko ekintzak garatzen dira, hala nola argitalpen propioak, Athletic Club de Lectura delakoaren antolaketa edo IrakurLE-ON kanpaina.

Letrak eta Futbola jaialdiaren baitako solasaldietan hainbat artista izan dira, horien artean, Eduardo GaleanoJuan VilloroEduardo MendozaManuel VilasEnric GonzálezBill BufordMiguel Angel HernándezDavid TruebaAlejo StivelManuel JaboisJoan TallónSantiago RoncaglioloPhilip KerrBernardo AtxagaSergi PàmiesIgnacio Martínez de PisónSimon KuperJosep RamonedaJonathan WilsonJoseba ApaolazaCoque MallaLaura FernándezMiqui Otero, GariBelén GopeguiJordi PuntíKirmen UribeRay Loriga, Laura FerreroHernán CasciariAndrés NeumanAmets ArzallusJuan Ramón Rodríguez “Jota”Ander IzagirreMartín CaparrósAntonio Luque (Sr. Chinarro)Milena BusquetsAgustín Fernández-MalloHéctor Abad FaciolinceUnai ElorriagaEduardo SacheriJorge CarriónJenn DíazNacho Carretero, Enrique Ballester, David GoldblattKarmele Jaio edo Philippe Claudel.

Horiekin batera, Jose Angel Iribar, Jorge Valdano, Andoni Zubizarreta, Andoni Iraola, Carlos Gurpegui, Josu Urrutia eta Ainhoa Tirapu futbolariek parte hartu dute Letrak eta Futbola ekimeneko elkarrizketetan.