Letren eta Futbolaren XVI. edizioa bihar hasiko da Gonzalez eta Aznarrekin

Athletic Club Fundazioaren kultur jaialdia San Mameseko Geuria!-n hasiko da astelehen honetan, 19:00etan

Letrak eta Futbola Jaialdiaren XVI. edizioa astelehen honetan, martxoaren 17an, hasiko da, 19:00etan, Geuria! San Mames kirol-tabernan, urtez urte literaturaren eta futbolaren arteko lotura sakona aztertzen duen ekitaldiari hasiera emanez. Athletic Club Fundazioak antolatuta, jaialdiak artistak, kazetariak eta futbolzaleak bilduko ditu bost egunez, futboleko eta kulturako elkarrizketa mahai baten inguruan.

Inaugurazio egunean kirol literaturako eta kazetaritzako bi idazle nagusik hitz egingo dute: Enric Gonzalezek eta Javier Aznarrek.

 

Enric Gonzalez kazetari eta idazle bartzelonarra, Francisco Gonzalez Ledesma idazlearen semea da. Bere ibilbidean zehar, berriemailea izan da Londres, Paris, New York, Washington, Erroma, Jerusalem eta Buenos Airesen, besteak beste. ‘Historias del Calcio’ liburuaren bidez futbolaz duen ezagutza sakona azpimarratzekoa da. Gainera, hainbat literatur lanen egilea da, eta ospe handiko sariak jaso ditu, hala nola Francisco Cerecedo saria 2009an. Espanyolen jarraitzaile leiala, futbolarekiko duen grina ere bere ibilbide eta bizitza pertsonalaren funtsezko zati bat da.

Javier Aznar Santanderko idazle eta kazetaria, “¿Dónde vamos a bailar esta noche?” liburuaren egilea da eta Hotel Jorge Juan podcast arrakastatsua aurkezten du. Gainera, zutabeak idazten ditu Vanity Fair, ABC, El Diario AS eta Revista Libero hedabideetan, eta Real Madrilekiko duen grinagatik da ezaguna.

Elkarrizketa interesgarrri honetan, Gonzalezek eta Aznarrek futbola literaturarako, kazetaritzarako eta kulturarako inspirazio-iturri izan den moduari buruzko esperientziak, ikuspuntuak eta gogoetak partekatuko dituzte.

Geuria! San Mames kirol-taberna eszenatoki ezin hobea izango da jaialdiaren bost egunez gozatzeko, San Mameseko bihotzean, futbola eguneroko bizitzaren  zati osoa baita.

Sarrerak doan eskura daitezke, eta interesatuek HEMEN eskura ditzakete.

“Letrak eta Futbola” Athletic Club Fundazioak antolatutako kultur jaialdia da, eta Melia, Grupo Radimer eta Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol Ministerioaren babes berezia du.