Athletic Club Fundazioa

BIZITZA ESKUKADA

Ainhoa Tirapu kapitainak idatzi du euskaraz, Miren Rubio Iturria kazetariaren laguntzarekin, eta Barañainen hasi zenetik 2019ra arte Nafarroako atezainaren ibilbide luzearen bizipen nabarmenenak biltzen ditu.

AINHOA TIRAPU

Ainhoa Tirapuk (Irueñea, 1984) Nafarroako atezainak 15 denboraldiz defendatu du zuri-gorrien atea, eta 358 partida ofizial jokatu ditu. Athleticekin bi liga lortu ditu, Espainiako selekzioarekin kide izan zen eta 2006tik 2017ra Euskal Selekzioko deialdietako ohikoa izan zen.

Emakume jokalari bezala, 2020ko otsailean sinatu zen emakumezkoen futbolaren lehen hitzarmenaren aldeko borrokan aitzindari eta bozeramaile handienetako bat izan zen.