Los narradores del fútbol / Carlos Martínez, Miguel Ángel Román, Andrea Segura eta Julen Axpe.
22 martxoa / 19:00
Miguel Ángel Román (Bartzelona, 1977) egungo kirol narrazioaren ahots ezagunenetako bat da. Kazetaritzan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta 1999an Radio Lleida SER irratian hasi zen lanean, bertako taldeen partidak kontatzen. 2009an, Real Madril-Valentzia partidan, Lehen Mailako partida batean egin zuen debuta narratzaile gisa. 14 urtez Mediapron lanean aritu ondoren, Gol Telebista, Bein Sports eta Movistar Plus+ taldeen artean banatuta, Lehen Mailako, UEFAko Txapeldunen Ligako eta 2014ko Munduko Txapelketako partidak kontatuz, DANera doa, Lehen Mailako partidak kontatuz. Halaber, EA FC 24 munduko futbol bideojoko garrantzitsuenaren partiden ahotsa da.
Zalantzarik gabe, kirol-narrazioko ahotsik ezagunena, Carlos Martínez,1990ean hasi zen La Ligaren partidak kontatzen Canal Plusen, lehenik Jorge Valdanorekin bikotea osatuz eta ondoren, agian kirol-kazetaritzako ospetsuena, Michael Robinsonekin. Ordutik gaur arte, milaka futbol partida iritsi zaizkigu euren ahots eta estilo nahastezinaren bitartez. Movistar Pluseko kirol-edukien zuzendaria ere izan da, Pro Evolution Soccer eta PC Futbol bideojoko mitikoetako ahotsa
Andrea Segurak kazetaritza ikasi zuen Elxeko Miguel Hernandez Unibertsitatean eta kirol arloan espezializatu zen Villanuevako Unibertsitateko Kirol Kazetaritzako Masterrarekin. LaSextako ‘Jugones’ eko erredaktore gisa eta DAZNko narratzaile gisa lan egiten du. Plataforma digitalean, Ingalaterrako futboleko beheko kategoriak kontatzen hasi zen, eta duela bi urtetik aurrera, emakumezkoen, gizonezkoen eta UEFA Womens Champions Leagueko lehen mailako partidetan gozatzen du. Gaur egun, DAZNn emakumezkoen futbolari eskainitako programa bat aurkezten du, La Central izenekoa. Umetatik futbolaria, Elx FC taldearen koloreak defendatzera iritsi zen Bigarren Mailan.
Futbol jokalari ohi eta monologuista (“Furgonologo” da bere azken ikuskizuna), Julen Axpe DAZNko Ligako partidetako euskarazko ahotsa da, eta fenomeno biral bihurtu da. Bere sormen komikoaren eragina duen estilo berezi batekin, Axpe oraintxe bertan eta futbola gustuko duten euskaldun guztien ahotan dago.