Athletic Club Fundazioa

Irakurketa kluba

Irakurketa eta futbola, biak dira partekatu beharrekoak. Bakarka aritzen den zalerik ez dago, eta liburu on bat irakurtzen duen edonork sentitzen du gero lagunei kontatzeko gogoa.

Athletic Irakurketa Kluba irakurketa sustatzeko ekintza bat da, Fundazioak koordinatua, eta bertan liburuak pizgarri bihurtzen dira komunitatea eraikitzeko eta futbolaren eta kulturaren arteko zubiak eraikitzeko. Fundazioak klub horien modalitate desberdinak antolatu eta moderatzen ditu.
Formatu klasikoan, edozein zalek Athletic Clubeko hainbat jokalari eta teknikariri irakurtzeko moduko liburu bat proposa dezake. Jasotako iradokizun guztietatik, ordezkari zuri-gorri bakoitzak hilabeteko epean liburu bat aukeratu eta irakurtzeko konpromisoa hartzen du. Ondoren, iradokitako liburuetatik abiatuta, Athletic Club Fundazioak irakurketa klub batzuk antolatzen ditu Athletic Clubeko pertsona ezagunekin.

Azken urteotan, hainbat jokalari eta teknikarik hartu dute parte ekimen honetan: Jose Angel Iribar, Carlos Gurpegui, Ainhoa Tirapu, Ernesto Valverde, Mikel Balenziaga, Mikel Rico, Mikel San José, Gorka Iraizoz, Andere Leguina, Xabi Etxeita, Maite Oroz, Lucía Córdoba…

Gainera, Lezamako Athletic Clubeko beheko kategorietako taldeek ere parte hartzen dute irakurketa klub hauetan.

Beste aldetik, ikastetxeetan egiten ari diren Athletic Irakurketa Klubak arrakasta izaten ari dira eskola, ikastola eta institutuen artean, eta gero eta gehiago eskatzen dira. Batetik, ikasleek konpromisoa hartzen dute Fundazioak sustatutako edo argitaratutako liburuetako bat irakurtzeko, eta, behin irakurrita, idazlearekin solasaldia egiten da. Athletic Club erakundeko ordezkarien presentzia, hala nola Óscar de Marcos (“Togo”)Ainhoa Tirapu (“Bizitza eskukadaka”) edota Igor Porsetena (“Williams izatea”), erakargarria da ikasleentzat.

2023eko Edizioa

ATHLETIC IRAKURKETA KLUB BERRIA DANI VIVIANEKIN

2023 Otsailak 13

2021eko edizioa

Athletic Club irakurketa saio berriak Peñascal kooperatiban

Irakurketa kluba peñascal kooperatiban

22 Junio 2021

2019ko edizioa

Athletic Irakurketa Kluba: Ainhoa Tirapu

Athletic Irakurketa Kluba: Ainhoa Tirapu

2019 otsailak 26

2018ko edizioa

Mikel Rico, Athletic irakurle kubean

Mikel Rico, Athletic irakurle kLubean

2018 otsailak 20

2016ko edizioa

Aste honetako ekintzak

XABI ETXEITA, ATHLETIC IRAKURKETA KLUBEAN

2016 azaroak 8

2015ko edizioa

Athletic club de lectura: Gurpegui

Athletic Clubeko lehen taldeko hainbat kidek, jokalari zein teknikoek, "Los surcos del azar" liburuaren irakurketa komentatuko dute Paco Roca antzezlanaren egilearekin. Egintza pribatua izango da.

Athletic IRAKURKETA KLUBA:
La vida que pensamos - Iribar

Jose Angel Iribarrek "La vida que pensamos" liburuaren bere ikuspegia partekatuko du Lezamako behe mailetako hainbat jokalarirekin.

Athletic Irakurketa Kluba: Mussche

Mikel Balenziaga Sopelako Ikastolako ikasleekin izango da ostegun honetan, 17: 30ean, Kirmen Uriberen Mussche.

Athletic Irakurketa Kluba:
La educación de un ladrón

Ernesto Valverde askatasunaz gabetutako pertsonekin egongo da Edward Bunkerren "La educación de un ladrón liburuari buruz hitz egiteko. Egintza pribatua izango da.

Athletic Irakurketa Kluba: Sprako Tranbia

Unai Elorriaga idazleak "Sprako tranbia" bere liburuari buruz hitz egingo du Ainhoa Tirapurekin.

Athletic Irakurketa Kluba: Las Meninas

"Las Meninas" (Meninak) komikiaren gidoilariak topaketa bat izango du Artearen Historiako ikasleekin, eta horien artean dago Jone Guarrotxena futbolaria, Athletic Cluben testu hori aukeratu zuena.

Josu Urrutiaren liburua

Josu Urrutiak Luis de Castresanaren“El otro árbol de Gernika”, linurua aukeratu du Athletic Irakurketa Klubean komentatzeko.

Valverderen liburuak: "Una vida demasiado corta" eta "La educación de un ladrón".

Ernesto Valverdek bi liburu aukeratu ditu Athletic Irakurketa Klubean irakurtzeko: “Una vida demasiado corta” y “La educación de un ladrón” de Edward Bunker