Athletic Club Fundazioa

Athletic Irakurketa Klub berria Dani Vivianekin

 

Atzelari zurigorriari liburu bat gomendatzeko interesa dutenek sare sozialen bidez egin dezakete #AthleticIrakurketaKluba hashtag-rekin edo info@fundacionathleticclub.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz

 

Athletic Club Fundazioak ohiko irakurketa-klubak berreskuratu ditu 2023an gure lehen taldeetako futbolariekin, pandemiak eragindako impassearen ondoren. Dani Vivian izango da etapa berri honetan parte hartuko duen lehen lehoia.

Laster, Ane Azkona aurrelariak Vivianen lekukoa hartuko du eta 2023ko hurrengo Athletic Irakurketa Klubean parte hartuko duen lehoia izango da.

 

Fundazioa eta Vivian, @PáginaDosRTVE programan

Hain zuzen ere, Dani Vivian da elkarrizketatu duten pertsonetako bat Página Dos programak Athletic Club Fundazioari eskaintzen dion erreportajean. Saioa astearte honetan, otsailak 14, arratsaldeko 19: 45ean izango da ikusgai.

Galder Reguera, Fundazioko Proiektu Arduraduna, eta Dani Vivian bera dira programa honen entzuleei Fundazioaren kultur proiektua aurkezteaz arduratzen direnak. Gainera, elkarrizketan Vivianek bere gustu literarioez eta azken irakurketez hitz egiten du. Defentsak aitortzen du ez duela entretenimendua bakarrik bilatzen, nahiago dituela pentsarazten dioten liburuak. Elarrizketan azaltzen duenez, pentsaketa horiek lagungarriak dira futbolean ere.

Programaren arduradunek Eider Rodriguez euskal egilearen “Eraikuntzarako materiala” liburua irakurtzea gomendatu diote Daniri. Zuk ere liburu bat gomendatu nahi badiozu atzelari zuri-gorriari, sare sozialen bidez egin dezakezu #AthleticIrakurketaKluba hashtag-rekin edo info@fundacionathleticclub.eus  helbidera email bat bidalita. Jasotako gomendio guztien artean, Vivianek liburu bat aukeratuko du eta, ondoren, Fundazioak irakurketa klub bat antolatuko du, futbolariak bere iritziak beste irakurle batzuekin partekatzeko aukera izan dezan.