Athletic Club Fundazioa

Makatza

MAKATZA

Andoni Egañak idatzitako gazteentzako eleberria da Makatza, eta Jose Angel Iribar legenda zuri-gorriaren haurtzaroa fikzionatzen du, bere jaioterrian bizi zen baserriaren izenaz ezagutzen baitzuten.

ANDONI EGAÑA

Andoni Egaña historiako bertsolaririk garrantzitsuenetakoa da. 1961ean Zarautzen jaioa eta Euskal Filologian lizentziatua, lau aldiz izan zen Euskal Herriko txapeldun (1993, 1997, 2001 eta 2005) eta 1986an parte hartzen hasi zenetik 2009an txapelketari agur esan zion arte, edizio guztietan finalera heldu zen. “Makatza” ez da idazle gisa izan duen lehen esperientzia, hainbat liburu idatzi baititu eta zutabegile gisa kolaboratu baitu, hala nola Berria egunkarian.

Athletic Club Fundazioak hainbat eleberri, ipuin eta komikiren milaka ale argitaratu eta banatu ditu doan, irakurketa futbolaren mundura hurbiltzeko. Argitaratutako egileen artean Juan Villoro, David Trueba, Aixa de la Cruz, Katixa Agirre, Pedro Zarraluki, Harkaitz Cano, David Safier edo Karmele Jaio daude.