Athletic Club Fundazioa

Athletic Irakurketa Kluba Laudioko BHIrekin

 

Dani Vivianek hitzaldia eman du Gregor Samsa, futbola eta bizitzari buruz Arabako institutuko Batxilergoko 1. mailako ikasleekin

 

Dani Vivian Athletic Clubeko jokalaria Laudioko BHIko Batxilergoko 1. mailako 40 ikasle inguruekin bildu da Franz Kafkaren “La Metamorfosis” liburuari buruz hitz egiteko. Solasaldia Athletic Cluben proiektu kulturalaren barruan kokatzen da. 2015etik, Fundazioak irakurketa sustatzeko ekitaldi horiek koordinatzen ditu, gure lehen taldeetako futbolarien eta teknikarien parte-hartzearekin. Azken hamarkadan, Athletic Irakurketa Clubetan José Ángel Iribar, Carlos Gurpegui, Ainhoa Tirapu, Ernesto Valverde, Mikel Balenziaga, Mikel Rico, Mikel San José, Gorka Iraizoz, Andere Leguina, Xabi Etxeita, Maite Oroz, Lucía Córdoba, Óscar de Marcos eta Dani Vivian parte hartu dute Athletic Cluben ordezkari gisa.

 

Athletic Irakurketa Cluba San Mamesen ospatu da eta Laudioko ikasleak ordu eta erdi baino gehiagoz aritu dira Dani Vivianekin solasean. Lehenengo galderak Gregor Samsaren larritasunari buruzkoak izan diren arren, berehala Kafkaren liburuaren interpretazio alegorikoek futbolari eta bizitzari buruzko elkarrizketa interesgarri bati bide eman diote. Oso gazte talde gogoetatsua, jokaliarekin oso ondo konektatu zena, Athletic Irakurketa Clubaren helburuetako bat lortuz: futbolaren eta kulturaren arteko zubiak eraikitzea.