Athletic Club Fundazioa

Letrak eta Futbola 2024-ren aurkezpena

 

 

 

Bost eguneko kultur topaketak Geuria! San Mames Kirol Tabernan, martxoaren 18tik 22ra, Marwan, Agredano, Loriga, Julian Lopez, Miguel Gutierrez, Pacheco, Marañon, Izagirre, Gurrutxaga, Marzal, Millares, Carlos Martinez, Roman, Andrea Segura eta Axperekin

 

Badator Letrak eta Futbola 2024 jaialdiaren beste edizio bat: martxoaren 18tik 22ra ospatuko da, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 19:00etan, Geuria! San Mames Kirol Tabernan. Bost eguneko kultur topaketak izango dira, Marwan, Antonio Agredano, Julian Lopez, Miguel Gutierrez, Antonio Pacheco, Carlos Marañon, Ander Izagirre, Zuhaitz Gurrutxaga, Carlos Marzal, Joan Jordi Millares, Carlos Martinez, Miguel Angel Roman, Andrea Segura eta Julen Axperen parte-hartzearekin.

Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da eserlekua erreserbatzea bide digitaletik.

Ekitaldiarekin lotutako informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: https://letrasyfutbol.com/eu/

Letrak eta Futbola Athletic Clubek antolatutako kultur jaialdia da Grupo Radimer eta Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol Ministerioaren babesarekin, eta BCD Travel, BCD Sports eta Aranzazu Hotelen laguntzarekin.

Astelehena, 18: “Futbola eta Musika” Marwan, Antonio Agredano eta Ray Lorigaren eskutik

Marwan Abu-Tahoun Recio musikari eta poeta madrildarra (eta, hala eta guztiz ere, Bartzelona zalea) egungo musika-panoramako ahotsik interesgarrienetako bat da. Bere ibilbidean zehar hainbat disko argitaratu ditu eta Jorge Drexler, Pedro Guerra eta Ismael Serrano musikariekin kolaboratu du. Jaialdiaren lehen egun honetan Antonio Agredano eta Ray Loriga izango ditu solaskide.

Agredano El Mundo egunkariko eta Panenka aldizkariko kolaboratzailea da, eta eguneroko atal bat du Herreran COPEn, eta ohikoa da Canal Surreko tertulia politikoan.

Ray Lorigak gidoilari lanak egin ditu espainiar zinemako zuzendari handientzat, hala nola Daniel Calparsoro (“Ausentes”, 2005), Carlos Saura (“El séptimo día”, 2004) eta Pedro Almodovar (“Carne trémula”, 1997). 2017an Alfaguara Nobela Saria jaso zuen “Rendición” eleberriagatik.

Lortu sure sarrera doan HEMEN

 

Asteartea, 19: “Saber y Empatar Athletic Club Edition” Julian Lopezekin

“Saber y empatar” Miguel Gutierrezek eta Antonio Pachecok idatzitako liburua izan zen, Carlos Marañonen hitzaurrearekin, YouTubeko kanal bat inspiratu zuena eta futboleko zentzugabeko ezagutza oparitzen dizun podcast bat. Baloiaren eta bere ingurukoen inguruko elkarrizketak, atzoko eta gaurko futbol vintage eta idoloak, jokalari bibotedunak, kromoak, talde tamalgarriak, fitxaketa etsigarriak… Hori guztia, ezaguna den edo ezagutzea merezi duen gonbidatu batekin batera. Hiruhortzeko erasokor honek Letrak eta Futbola 2024 jaialdian aurkeztuko duen Athletic Club Edition programa berezian, Klubeko 125. urteurreneko enbaxadore maitatueneetako batek parte hartuko du: Julian Lopez aktore, musikari eta idazle cuencarrak.

Lortu sure sarrera doan HEMEN

 

Asteazkena, 20: “Futbola, Osasun Mentala eta Narratiba” Ander Izagirre eta Zuhaitz Gurrutxagarekin

Jaialdiaren erdialdean, Ander Izagirrek eta Zuhaitz Gurrutxagak, Letrak eta Futbolaren bi lagun zaharrek, osasun mentalaz eta narratiboaz hitz egingo dute, “Subcampeón” liburuaren harira. Ander Izagirre egungo literatur panoramako kazetari eta idazle interesgarrienetako bat da. 2017 eta 2023ko Euskadi Literatura Sariak jaso zituen saiakera kategorian, English Pen Award saria 2018an eta Kapuscinski saria Polonian 2022an. Zuhaitz Gurrutxaga futboleko jokalari profesional ohia, erretiroa hartu ondoren, telebistako aurkezle eta bakarrizketagile moduan ibilbide nabarmena egiten hasi zen. “Subcampeón”, 2023an argitaratua, umorez beteriko liburua da eta Panenka 2023 Saria jaso du.

Lortu sure sarrera doan HEMEN

 

Osteguna, 21: “Kirola, Haurtzaroa, Ametsak eta Amesgaiztoak”, Carlos Marzal eta Joan Jordi Mirallesekin

Carlos Marzal valentziarra espainiar poesia berriko libururik liluragarrienetako batzuen egilea da. “Nunca fuimos más felices” liburua filosofia epikurearreko tratatu literarioa da, zoriontasuna aldarrikatzen duena eta maitasuna, adiskidetasuna, liburuak eta ontasuna goraipatzen dituena futboletik abiatuta. Geuria! San Mames Kirol Tabernaren solasaldian izango du lagun Joan Jordi Mirallesek, azken aldian katalanezko idazlerik ospetsuenetako batek. 2022an Triunfador (Seix Barral) argitaratu zuen, haur eta gazteen kirol munduko jazarpena eta gainditzeari buruzko hastapenezko eleberri gogorra.

Lortu sure sarrera doan HEMEN

Ostirala, 22: “Los narradores del fútbol”, Carlos Martinez, Miguel Angel Roman, Andrea Segura eta Julen Axperekin

Letrak eta Futbola jaialdia amaitzeko, futbol partiden emanaldietako ahots ezagunenen arteko solasaldi berezia izango da. Carlos Martinez, Miguel Angel Roman, Andrea Segura eta Julen Axpe esatariek zuzeneko narrazioaren berezitasunei, estiloei, hizkuntzei, erritmoei, isiluneei, polemikei eta, nola ez, golen ospakizunei buruz hitz egingo dute.

Lortu sure sarrera doan HEMEN