Athletic Club Fundazioa

Marwan, Agredano eta Lorigak inauguratuko dute Letrak eta Futbola 2024

 

 

 

Athletic Clubeko literatura eta futbol jaialdia hasiko da Geuria! San Mames Kirol Tabernan, eta bost jardunaldietarako sarrerak agortuta daude

 

Letrak eta Futbola 2024 jaialdiaren XV. edizioa bihar hasiko da, arratsaldeko 19:00etan, Geuria! San Mames Kirol Tabernan, eta modurik onenean egingo du: Marwan, Antonio Agredano eta Ray Lorigarekin, eta edukiera beteta egongo da. Publikoaren arrakasta jaialdiaren bost egunetara zabalduko da, ez baitago sarrerarik egun bakar baterako ere.

Marwan Abu-Tahoun Recio musikari eta poeta madrildarra (eta, hala eta guztiz ere, Bartzelonako zalea) egungo musika-munduko ahotsik interesgarrienetako bat da. Bere ibilbidean zehar hainbat disko argitaratu ditu eta Jorge Drexler, Pedro Guerra eta Ismael Serrano musikariekin kolaboratu du.

Antonio Agredano Kordobako eleberrigile eta poeta da. Era berean, El Mundo egunkariko eta Panenka aldizkariko kolaboratzailea da, eta eguneroko atal bat du Herrera saioan, COPEn, eta ohikoa da Canal Surreko solasaldi politikoan.

Ray Lorigak gidoilari gisa lan egin du espainiar zinemako zuzendari handientzat, adibidez, Daniel Calparsoro (“Ausentes”, 2005), Carlos Saura (“El séptimo día”, 2004) eta Pedro Almodovar (“Carne trémula”, 1997) zuzendariekin. 2017an Alfaguara Eleberri Saria jaso zuen ‘Rendición’ lanarengatik.

Deu Txakartegi “We Are Standard” taldeko abeslariak moderatuko du hiru gonbidatuen arteko solasaldia.

Letrak eta Futbola, Athletic Clubek Grupo Radimer eta Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol Ministerioaren babesarekin eta BCD Travel, BCD Sports eta Aranzazu Hotelesen laguntzarekin antolatutako kultur jaialdia da.

Jaialdiarekin lotutako informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: https://letrasyfutbol.com/eu/