Athletic Club Fundazioa

TOGO

Laguardiako futbolariaren bizitzaren pasarteak kontatzen dira, kadete mailan hasi zenetik zuri-gorri gisa egindako lehen denboraldietara arte. Horrekin tartekatuz, 2010eko udan egindako bidaia berezi baten inguruko xehetasunak kontatzen ditu. Togora joan zen bidaia hartan, Afrikara.

Óscar de Marcos

Óscar de Marcos, (Laguardia, 1989). 2009an debutatu zuen eta ia 500 partida jokatu ditu Athletic Club taldearekin. Duela gutxi hamar urte bete dira zuri-gorri moduan hasi zenetik, eta taldeko kapitainetako bat da. Posizio gehien bete dituen jokalaria da, segur aski; defentsan zein erasoan aritu da, eta balioaniztasun horrek, ziurrenik, zerikusia izango du bere bertute handienetako batekin: Talde-jokoari ematen dion garrantzia. Besteen lekuan jartzeko eta horren araberako jokatzeko daukan gaitasuna argi geratu da idazle moduan egindako lanean ere.

 
Athletic Club Fundazioak hainbat eleberri, ipuin eta komikiren milaka ale argitaratu eta banatu ditu dohainik, futbolaren munduari buruzko irakurketa. Argitaratutako egileen artean, besteak beste, Juan Villoro, David Trueba, Aixa de la Cruz, Katixa Agirre, Pedro Zarraluki, Harkaitz Cano, David Safier edo Karmele Jaio.